Lehiaketak
Bizkaiko Golf Federazioaren laguntzaz, zenbait lehiaketa antolatzen ditugu. Era berean, golfa gazteen artean sustatzeko asmoz, umeentzako zenbait liga antolatzen ditugu.
Lehiaketen egutegia
Uraburu Golfen, zure esku jartzen dugu iraganeko eta etorkizuneko ekitaldi, lehiaketa eta txapelketa guztien egutegia, informazio guztia erraz-erraz eta gardentasunez lortzeko aukera izan dezazun.
Zalantzarik baduzu, 946 56 55 05 telefonoan edo info@uraburugolf.com e-postan gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu. Lehiaketa batera joan nahi baduzu, txapelketa bat babestu nahi baduzu edo zeure publizitatea egiteko informazio gehiago eskatu nahi baduzu, orrialdearen amaieran dagoen hurrengo eskabide-orria bete edo hementxe egin klik.
Txapelketen babesa
Babesleak bere izena eramango duen kirol-proba hornituko du, eta, bertan, markak publizitatea jarri ahal izango du txapelketak dirauen egunetan.
Txapelketa egiten den egunean, babesleak erakustokia, erakusmahaia… jarri ahal izango du, bere produktuari buruzko informazio guztia eskaintzeko. Horrez gain, eragile espezializatuak ere egon ahal izango dira bertan, gure bazkideen, bisitarien eta adiskideen arreta erakartzeko.
Erabateko babesletza
- Publizitate estatikoaren kokapen estandarra zelaiko zuloetako batean, urtebetez.
- Bere enpresaren logoa txertatzea klubaren webgunean, babesleen atalean.
- Klub-etxean eta klubeko instalazioetan, publizitateko materiala, liburuxkak eta beste elementu batzuk banatzeko aukera, betiere, klubaren baimena izanez gero.
- Txapelketa sozialetako karteletan jarritako publizitatea.
- Uraburu Golfeko bazkideentzako txapelketa irekiaren antolakuntza barne.
Ekarpen ekonomikoa
- Txapelketako egunetan publizitatea jartzea.
- Probako sari-banaketan parte hartzea.
- Txapelketa egiten den egunean, babesleak erakustokia, erakusmahaia… jartzea, bere produktuari buruzko informazio guztia eskaintzeko. Horrez gain, eragile espezializatuak ere egon ahal izango dira bertan, gure bazkideen, bisitarien eta adiskideen arreta erakartzeko.
Gauzazko lankidetza
- Babesleak irabazleen eta zozketako sariak ekarriko ditu. Aukeran, jokalarientzako hornidura eta sari-banaketako otordua ere ekarri ahal izango ditu.
- Txapelketako egunetan publizitatea jartzea.
- Klubak ekitaldiaren agerikotasun mediatikoa erraztuko du.
- Probako sari-banaketan parte hartzea.
- Txapelketaren antolakuntza eta kirol-arautegia klubaren konturakoak izango dira.
Eskabide-orria bete informazio gehiago eskatzeko:
Uraburu Golfen, agerikotasuna ematen diogu zure markari
PUBLIZITATE ESTATIKOA
Publizitate estatikoaren kokapen estandarra zulo bateko informazio-kartelean, urtebetez.
PUBLIZITATE DIGITALA
Euren irudia logoaren bidez erakutsi nahi duten babesleek lekua izango dute gure webgunean. Logo horretan sakatuz gero, babeslearen webgune ofizialera joan ahal izango da bisitaria.
