ERIZ RAHM, ESKOLAKO ZUZENDARIA

Golf Eskola

Kirol zoragarri hau ezagutu edo erraz bezain azkar jokatzen hasi nahi baduzu, gure golf-eskolak norberaren arabera egokitutako zenbait aukera eskainiko dizkizu.

Hastapeneko eta hobekuntzako seihileko bonua, Eriz Rahmen eskutik

Uraburu Golfen, seihileko bonu ezin hobea prestatu dugu jokatzen hasi direnentzat edo teknika hobetu nahi dutenentzat.

Bonuan sartutakoa: 30 minutuko 10 klase Eriz Rahmekin, zelairako 2 orduko 5 irtenaldi laguntzaile batekin eta zelairako irtenaldi mugagabeak 10:30etik aurrera eta green fee berezia:

  • 18 zulo. Lanegunetan: 20 €. Jaiegunetan: 30 €.
  • 9 zulo. Lanegunetan: 15 €. Jaiegunetan: 20€.

Era berean, hastapeneko ikastaroa (hcp esleipena barne) edo teknika hobetzeko ikastaroa egiteko aukera izango duzu.

Golfa probatu nahi duzu? Golfeko bataioa

Erraz-erraz eta dinamikotasunez hurbildu kirol honetara, Eriz Rahmen eskutik. 90 minututan, munduko kirol hedatuenaren mundologia eta ezaugarri guztiak azalduko dizkizugu. Oso saio dibertigarriak dira, eta lagunekin partekatu ditzakezu edo lagun berriak egin.

Parte-hartzaileen gutxieneko kopurua 2 lagunekoa izango da; eta gehienekoa, 4 lagunekoa. Jarduera hau talde handiagoarentzat antolatu nahi baduzu, aurrekontu pertsonalizatua eskatu besterik ez duzu.

Golfeko klaseak, Eriz Rahmen eskutik

BANAKAKO KLASEAK

Jokatzen hasi edo zeure jokoa hobetu nahi baduzu, klase partikularra gomendatzen dizugu geure irakaslearekin. Joko-mailaren eta zehaztutako helburuen arabera nahierara antolatutako eta pertsonalizatutako klaseak dira.

BAZKIDEENTZAT

20€

ordu 1/2 eta ikasle bat

40€

ordubete eta ikasle bat

50€

ordubete eta bi ikasle

NO SOCIOS

25€

ordu 1/2 eta ikasle bat

50€

ordubete eta ikasle bat

60€

ordubete eta bi ikasle

TALDEKO KLASEAK

Urtarriletik aurrera taldeentzako hileko golf-ikastaroetan izena emateko epea dago zabalik. Taldeak 4 lagunekoak izango dira gutxienez; eta 5 lagunekoak, gehienez. Klaseak asteazken, ostegun zein ostiraletan emango dira goizez eta arratsaldez.

TALDEKO 4 KLASE: 50 €

ASTEAZKEN ETA OSTEGUNETAN

11:00 - 12:00
12:00 - 13:00

ASTEAZKEN, OSTEGUN ETA OSTIRALETAN

16:00 - 17:00
17:00 - 18:00

UMEEN KLUBA

Eskolako zuzendaritza akademikoa Eriz Rahm irakaslearen ardurapean egongo da, eta bere eginkizunak garatzen lagunduko dioten beste pertsona batzuekin koordinatuko da. Klaseak zuzendu eta antolatuko ditu, eta klubeko arduradunekin koordinatuko ditu baliabideen hornikuntza zein erabilera.

Umeentzako klaseei dagokienez, larunbat arratsaldeak eta igande goizak lehentasunezko egun moduan proposatuko dira, prestakuntzaren nahiz zelaiko jokoaren mailan eskolako jarduerak garatu ahal izateko. Asteburuko jarduerak astero egingo dira.

Kantxa eta zelaia programatutako ordutegietan egongo dira eskuragarri, umeek erabili ditzaten. Urteko sasoiaren arabera, eguneko tarte batean edo bestean zehaztuko dira ordutegiak.

BALIABIDE ERABILGARRIAK

  • Kantxan erabiltzeko golfeko makilen, piloten eta teeen gela.
  • Kantxa erabiltzea eta Umeen Klubera joatea klubaren ordutegian.
  • Klubak eta federazioak antolatutako lehiaketetan parte hartzea.
  • Handicapa lortzea.

UMEENTZAKO HIRUHILEKO IKASTAROA

Ordubeteko 12 klase

Adina: 6 – 14 urte

Datak: iraila, urria eta azaroa

Ordutegia: igandeetan, 16:30ean

Kuotan sartutakoa:

  • Golfeko pilotak eta teeak.
  • Kantxa erabiltzea eta zelaira irtetzea.
  • Klubak antolatutako lehiaketetan parte hartzea.

Informazio gehiago hemen

Scroll to Top