HELBURUA
Lege-ohar honek Uraburu Golf SAren (aurrerantzean, WEBGUNEAREN JABEA) titularitatepekoa den jlcastanares.com webgunearen erabilera arautzen du.
WEBGUNEAREN JABEAREN webgunetik nabigatzen zarenean, bertako ERABILTZAILE bihurtzen zarenez, erabat eta zabal-zabal onartzen dituzu lege-ohar honetan argitaratutako baldintza guzti-guztiak. Gainera, adierazi egiten zaizu WEBGUNEAREN JABEAK baldintza horiek aurretiaz jakinarazi gabe aldatu ahal izango dituela. Halakoetan, ahalik eta lasterren argitaratu eta jakinaraziko dira.
Hori dela eta, gomendagarria da haien edukia arretaz irakurtzea, webgune honetatik eskainitako informazioa eta zerbitzuak eskuratu eta erabili nahi izanez gero.
Erabiltzaileak, gainera, behar bezala erabili beharko du webgunea, honako honexen arabera: legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta lege-ohar hau. Era berean, betebehar hori ez betetzeagatik sortu daitekeen edozein kalte-galeraren erantzulea izango da WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen aurrean.
Baimendutakoa ez beste edozein erabilera berariaz debekatuta egongo denez, WEBGUNEAREN JABEAK sarbidea eta erabilera ukatu edo kendu ahal izango ditu edozein unetan.
IDENTIFIKAZIOA
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko asmoz, WEBGUNEAREN JABEAK honako honexen berri ematen dizu:
* Bere izen soziala: Uraburu Golf SA
* Bere IFK: A95949988
* Bere helbide soziala: Bi-3732 errepidea (11,5. km),
Galdakao, 48960, Bizkaia
KOMUNIKAZIOAK
Gurekin komunikatu nahi izanez gero, ondoren xehetasunez azaltzen dizkizugun zenbait bide dituzu eskuragarri harremanetan jartzeko:
* Tel.: 946 56 55 05
* e-posta: info@uraburugolf.com
Erabiltzaileen eta WEBGUNEAREN JABEAREN arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkorrak izango dira ondorio guztietarako, lehenago xehetasunez aipatutako edozein hedabideren bitartez egiten direnean.
SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
Webgunea eta bere zerbitzuak sarbide librekoak eta doakoak dira. Nolanahi ere, WEBGUNEAREN JABEAK bere webgunean eskainitako zerbitzu batzuen erabilera baldintzatu ahal izango du, aurretiaz kasuan kasuko eskabide-orria betetzeko eskatuta.
Erabiltzaileak bermatu egiten du WEBGUNEAREN JABEARI jakinarazten dizkion datu guztiak egiazkoak direla eta eguneratuta daudela, eta berak baino ez du edukiko egiten dituen adierazpen faltsu edo okerren inguruko erantzukizuna.
Erabiltzaileak berariazko konpromisoa hartzen du, WEBGUNEAREN JABEAREN edukiak zein zerbitzuak behar bezala erabiltzeko eta, besteak beste, honako honexetarako ez erabiltzeko:
Delituzkoak, bortitzak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoaren apologiarakoak edo, oro har, legearen edo ordena publikoaren aurkakoak diren edukiak zabaltzea.
Sarean birus informatikoak sartzea edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen dokumentu elektronikoak, datuak edo sistema fisiko eta logikoak aldatu, zapuztu eta eten ditzaketen edo bertan erroreak edo kalteak sorrarazi ditzaketen jarduerak egitea; baita beste erabiltzaile batzuei webgunean eta bertako zerbitzuetan sartzen ez uztea ere, WEBGUNEAREN JABEAK bere zerbitzugintzarako darabiltzan baliabide informatikoen kontsumo handi-handiaren bitartez.
Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen sistema informatikoetako eremu mugatuetan sartzen saiatzea eta, hala badagokio, informazioa ateratzea.
Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzea eta WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen informazioaren isilpekotasuna haustea.
Beste edozein erabiltzaileren nortasuna ordeztea.
Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, hirugarrenen esku jartzea edo beste edozein eratara jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea, betiere, kasuan kasuko eskubidearen titularraren baimenik ez badago edo legearen arabera baimenduta ez badago.
Datuak arakatzea, publizitatea egiteko eta salmentarako edo beste xede komertzial batzuetarako komunikazioak eta edonolako publizitatea bidaltzeko, aldez aurretik eskatu edo baimendu gabe.
Webguneko eduki guztiak, hau da, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikurrak, teknologia eta softwarea, baita bere diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak ere, WEBGUNEAREN JABEAREN jabetzako obra dira. Hori dela eta, ez da ulertuko erabiltzaileari haien gaineko inolako ustiapen-eskubiderik laga zaionik, webgunea behar bezala erabiltzeko ezinbestekoa denetik haratago.
Azken batean, webgune honetan sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatuak egin ahal izango dituzte, betiere, erreproduzitutako elementuak gero hirugarrenei lagatzen ez bazaizkie, sareetara konektatutako zerbitzarietan instalatzen ez badira eta inolaz ere ustiatzen ez badira.
Era berean, webgunean agertzen diren edonolako marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri guztiak WEBGUNEAREN JABEAREN jabetzakoak dira. Hori dela eta, ez da ulertuko erabiltzaileak haien gaineko inolako eskubiderik edukiko duenik webgunean sartu edo erabiltzeagatik.
Debekatuta egongo da edukiak eta beste edozein egintza banatzea, aldatzea, lagatzea edo jendaurrean jakinaraztea, ustiapen-eskubideen titularrak berariazko baimenik eman ez badu.
Hiperestekaren bat ezartzen bada ere, ez du inolaz ere adierazi nahi WEBGUNEAREN JABEAREN eta hiperesteka ezarrita daukan webgunearen jabearen arteko harremanik dagoenik, ezta WEBGUNEAREN JABEAK bertako edukiak edo zerbitzuak onartu eta onesten dituenik ere.
WEBGUNEAREN JABEAK ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskuragarri jarritako materialei emandako erabileragatik, ezta horien arabera egiten dituen jarduerengatik ere.
SARTZEAN ETA ERABILTZEAN BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA
Webgune honen edukia orokorra da, eta informazioa ematea baino ez dauka helburu. Hori dela eta, ez da erabat bermatzen eduki guztietarako sarbidea, ez haien zehaztasuna, zuzentasuna, indarraldia edo gaurkotasuna, ezta berariazko helbururako egokitasuna edo erabilgarritasuna ere.
WEBGUNEAREN JABEAK, ordenamendu juridikoak baimentzen duen neurrian, ez du inolako erantzukizunik izango honako honexen ondorioz sortutako era guztietako kalte-galerengatik:
Webgunean sartu ezin izatea edo edukiak benetakoak, zehatzak, zorrotzak edota eguneratuak ez izatea, baita igorritako, zabaldutako, biltegiratutako eta eskuragarri jarritako edukien era guztietako akatsak eta hutsak egotea ere, webgunearen edo eskaintzen diren zerbitzuen bitartez eskuratu direnean.
Sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzaileen datuetan aldaketak sorrarazi ditzaketen birusa edo beste elementu batzuk agertzea edukietan.
Webgunea txarto erabiltzeagatik legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta lege-ohar hau ez betetzea. Batez ere, adibide moduan, WEBGUNEAREN JABEAK ez ditu hirugarrenen jarduerak bere gain hartuko, honako hauxe urratzen dutenean: jabetza intelektual eta industrialeko eskubidea, enpresen sekretuak, ohorerako eskubidea, norberaren zein familiaren intimitaterako eskubidea, norberaren irudirako eskubidea eta lehia desleialari zein legez kontrako publizitateari buruzko arautegia.
Era berean, WEBGUNEAREN JABEAK ez du inolako erantzukizunik izango webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioan. Webgune honetan agertzen diren esteken eginkizuna erabiltzaileari webgune honek eskaintzen dituen edukiak osatu ditzaketen beste iturri batzuen berri ematea baino ez da izango. WEBGUNEAREN JABEAK ez du bermatzen eta ez du bere gain hartzen estekatutako webguneen jardunbidea edo irisgarritasuna. Era berean, webgune horietara egindako bisitaldia iradoki, sustatu edo gomendatzen ez duenez, lortutako emaitzaren gaineko erantzukizunik ere ez du izango. WEBGUNEAREN JABEAK ez du inolako erantzukizunik izango hirugarrenek ezartzen dituzten hiperesteketan.
LEGEZ KONTRAKO JARDUERAK EGITEAGATIK EZARRI BEHARREKO PROZEDURA
Edozein erabiltzaileren edo hirugarrenen ustez, webgunean agertzen diren edo webgunearen bitartez eskuragarri dauden web-orrietan edozein eduki erabiltzea edota edozein jarduera egitea legez kontrakoa dela adierazten duen egitaterik edo inguruabarrik badago, jakinarazpena bidali beharko dio WEBGUNEAREN JABEARI. Bertan, nor diren behar bezala adierazi eta ustezko arau-hausteak zein diren zehaztu beharko dute.
ARGITALPENAK
Webgunearen bidez emandako informazio administratiboak ez du ordezkatzen administrazio publikoetako aldizkari ofizialetan modu formalean argitaratu behar diren legeen, arautegien, planen, xedapen orokorren eta egintzen legezko publizitatea, haien benetakotasunaren eta edukiaren fede ematen duen tresna bakarra direlako. Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa legezko baliorik ez daukan gida baino ez da.
EZARRI BEHARREKO LEGEA
Baldintza hauek Espainiako indarreko legeriaren arabera arautuko dira.
Erabilitako hizkuntza gaztelania izango da.