Golf-kluba

Gure GOLF KLUBAK zelaia, instalazioak eta ingurune ezin ederragoa eskaintzen ditu Bilboko hiritik hurbil, gure bazkideak, senideak eta adiskideak gustukoen daukaguna egitera etorri daitezen… GOLFEAN JOKATZEA

Klubaren xedea

Bazkideei eta bezeroei golfaren jardun osasungarrirako beharrezkoak diren zerbitzuak eskaintzea. Zelaia eta bertako instalazioak zein zerbitzuak (praktiketako kantxa, gimnasioa, jatetxea, denda eta lehiaketak) behar bezala egokitzea eta mantentzea. Langileek bezeroei banakako tratu atsegin bezain profesionala ematea.

Klubaren ikuspegia eta balioak

2026an, 250 bazkide baino gehiago izango gara, eta golf-jardunarekin zein gure instalazioen gozamenarekin bateragarria den bizitza soziala sortuko dute. Kluba eta bere kudeaketa sektoreko erreferenteak izango dira gure lanari esker.

GURE BALIOAK:

  • Kontseilua: zintzotasuna, koherentzia, gardentasuna eta jasangarritasuna.
  • Langileak: konpromisoa, errespetua, adeitasuna eta zerbitzua.
  • Bazkideak: klubarekiko konpromisoa, ingurumenarekiko konpromisoa eta harro egoteko moduko kidetza.

Uraburu Golf, zure bigarren etxea

Uraburu Golfen, beharrezko instalazio guztiak dituen klub-etxe zabala dago, gure bazkideek eta bisitariek jarduera sozialaz gozatu dezaten.

Gimnasioa eta Aparkalekua

Sarbideko solairuan dago kokatuta, eta, beti-beti, klubaren ordutegian dago zabalik. Honako hauxe dago gimnasioan: zenbait bizikleta, spinningeko batzuk, lasterka egiteko zinta, 2 eliptika eta zenbait pisu-makina, besteak beste.

Areto zabalak

Lagunekin eta familiarekin gozatu inguruaz, atseden hartzeko eta Nerbioiko bailarako eta Kantauriar mendikateko ikusmira ezin ederragoak miresteko.

Bilera-gelak

Bilera-gunea dugu eskuragarri, bezeroak edo hornitzaileak ekarri ditzazun edo enpresako bilerak egin ditzazun, beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen dizkizun lekuan.

Kafetegia eta Jatetxea

Uraburu jatetxean, pintxo berritzaileak eta euskal sukaldaritza tradizionaleko plater gozo-gozoak dastatu ahal izango ditugu geure ahoaren gozamenerako, ingurune ezin ederragoko ikusmira zoragarriak miresten ditugun bitartean.

Erraztasun guztiez jokatu golfean

Instalazio gehigarriak jartzen ditugu zure esku, zure joko-esperientzia hobezina izan dadin.

Makilen gela

Gure instalazio osoek beharrezko guztia dute eskuragarri, buelta on baterako hornitzeko eta prestatzeko.

Denda

Geure dendan, jokalariak golfeko buelta egiteko behar duen guztia daukagu salgai: osagarri txikiak (teeak, pilotak, eskularruak…) eta Ping zein FootJoy marketako golf-arropa.

Praktiketako kantxa

10. zuloko antzinako kalean dago kokatuta. Kantxak 195 m-ko luzera du, eta 11 postu ditu, bertara hurbiltzen direnak jokatzen hasteko, praktikak egiteko eta teknika hobetzeko.

Zelaia

Golf-zelaia Txema Olazabal golf-jokalari ospetsuak diseinatu du, eta, bertan, badugu geure kirol gogokoenaz gozatzerik naturaz inguratuta dagoen lekuan.

Klubarekin bat egin nahi duzu?

Uraburu Golf irabazi-asmorik gabeko sozietate anonimoa da, onbideratuta dago, ez du inolako zorrik eta bazkideek eurek kudeatzen dute.

Scroll to Top