Harremanetan jarri
Zelaia erreserbatu nahi duzu? Eskolara etorri nahi zenuke? Zalantzaren bat argitzerik nahi? Uraburu Golfekin jarri harremanetan, honako eskabide-orri honen bitartez:
Nola iritsi Uraburu Golfera?
Bilbotik Egirletan zehar
18. irteera hartu eta BI 631 errepidean sartu Egirleta-Santo Domingo-Bilborantz. Gasolindegia igarotakoan, 200 m-ra, gutxi gorabehera, eskuinera biratu eta BI-3732 Artxanda-Enekuri errepidea hartu. 100 m-ra, gutxi gorabehera, norabidea aldatu eta BI-3732 errepidean sartu Galdakao-Urgoiti-El Gallorantz. Errepide horretatik jarraitu, El Viverotik igaro, golf-zelaiaren ertzetik joan 11. km-raino, eskuinetara jo eta Uraburu Golf klub-etxera iritsiko zara.
Lezamatik
22. irteera hartu (Zamudio-Lezama), Lezamarantz jarraitu, lehenengo biribilgunean (baseliza) artez-artez jarraitu bigarren biribilguneraino (erlojudun eliza eta tren-geltokia) eta 1. irteera hartu eskuinetara Gangurenerantz. Artez-artez jarraitu basabidetik BI-3732 errepideraino, ezkerretara jo 11. km-raino, eskuinetara egin eta Uraburu Golf klub-etxera iritsiko zara.
Txorierriko barnebidetik (N637: N 637) Donostiarantz
25. irteera hartu (Lezama-Larrabetzu). Biribilgunean, lehenengo irteeran eskuinetara jo eta, gutxi gorabehera, 100 m-ra, zubi parera iritsitakoan, zubia gurutzatu eta basabidean gora jarraitu, Bilbao Golf Hoteletik igaro eta BI-3732 errepideraino jarraitu. Eskuinetara jo, 11. km-raino jarraitu, ezkerretara egin eta Uraburu Golf klub-etxera iritsiko zara.
Uraburu Golf Ganguren mendian dago kokatuta, Galdakaoko eta Larrabetzuko udalerrien artean, BI 3732 errepideko 11. km-an, hain zuzen ere.