Lehiaketak

Bizkaiko Golf Federazioaren laguntzaz, zenbait lehiaketa antolatzen ditugu. Era berean, golfa gazteen artean sustatzeko asmoz, umeentzako zenbait liga antolatzen ditugu.

Lehiaketen egutegia

Uraburu Golfen, zure esku jartzen dugu iraganeko eta etorkizuneko ekitaldi, lehiaketa eta txapelketa guztien egutegia, informazio guztia erraz-erraz eta gardentasunez lortzeko aukera izan dezazun.

Zalantzarik baduzu, 946 56 55 05 telefonoan edo info@uraburugolf.com e-postan gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu. Lehiaketa batera joan nahi baduzu, txapelketa bat babestu nahi baduzu edo zeure publizitatea egiteko informazio gehiago eskatu nahi baduzu, orrialdearen amaieran dagoen hurrengo eskabide-orria bete edo hementxe egin klik.

Eskabide-orria bete informazio gehiago eskatzeko:

Solicitud
Política de Privacidad

Txapelketen babesa

Babesleak bere izena eramango duen kirol-proba hornituko du, eta, bertan, markak publizitatea jarri ahal izango du txapelketak dirauen egunetan.

Txapelketa egiten den egunean, babesleak erakustokia, erakusmahaia… jarri ahal izango du, bere produktuari buruzko informazio guztia eskaintzeko. Horrez gain, eragile espezializatuak ere egon ahal izango dira bertan, gure bazkideen, bisitarien eta adiskideen arreta erakartzeko.

Competiciones Golf Uraburu Golf
Scroll to Top
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.